XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eta Xenpelar'ek berriz: Ziri bat sartu dit neri
orain bestea berari:
abillidade gutxi dedala
ez esan iñori:
azala daukak ik lori
mamirik ez duk ageri,
ezur igarrak austen zailla duk,
Eta Muxarrok azkenez:Kunplitzik ire ordenak,
ez dik kalteko nor denak,
bestela parra egingo ditek
Ik nun daukazkik kemenak
menderatzeko gaillenak?
Ezur igarrak autsitzen dizkik
Amaika par egin omen zuten bertso-jardunketa xelebre auxe entzun zuten beste langilleak.
Gaur ere bertso auek, buruz dakizkiten amaikatxo errenteriar jator arkituko dituzu.
Ez dakit bertso auen otsa noraño zabaldu zan Gipuzkoa'n, baña, orain ogei ta amarren bat urte, ba-dira Altzo'n, baserritar agure buru-argidun bateri Xenpelar'en bertsorik ote zekien galdatu, ta bertso auexek kantari asi zitzaidala.